Musikarik gabeko tarteak izango dira barraketan

Aiurri 2025ko ira. 25a, 13:39

Sanmielek iraun bitartean, barraketan musikarik gabeko tarteak izango direla iragarri du Urnietako Udalak, zarataren aurrean sentiberagoak diren herritarrei begira, "inklusiboagoak izan daitezen eta bizikidetzan lagun dezaten".

Bestalde, gauetan, musika barrakak itxi baino lehen kenduko da. Honatx, barrakaren ordutegiak:

  • Osteguna, irailaren 25a: 23:30ak arte.
  • Ostirala, irailaren 26a: 00:30ak arte.
  • Larunbata, irailaren 27a: 00:30ak arte.
  • Igandea, irailaren 28a: 17:00-19:00 bitartean musikarik gabeko tartea eta gauean 23:30ak arte.
  • Astelehena, irailaren 29a: 23:30ak arte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!