Ordenantza berria, iraileko plenoan eztabaidagai

Jon Ander Ubeda 2025ko ira. 26a, 07:22

2026ko Udal ordenantza bestelakoa izango dela iradoki du Gobernu-taldeak, plenora eraman baitu dagoeneko ordenantzaren bigarren bertsioa onartzeko proposamena.

Ohar bidez adierazi dutenez, modu horretan, “hainbat elkarteren eskaera jaso ondoren hartutako konpromisoa betetzen du Udalak”. 

Ordenantza dagoeneko udaletxeko iragarki-taulan argitaratu da, eta azaroaren 6ra bitarte proposamenak aurkezteko epea dago. Prozesuan parte hartzeko deial luzatu du Udalak, “ordenantza berria guztion beharretara ahalik eta gehien egokitu dadin”.

Plenoan hizpide izan zen ordenantza berria. Araudi berria aztergai izan zutenekoa bideoan ikus daiteke, klik eginez gero, puntu hori bera aztertu zuten unetik aurrera.

Herme Gonzalez, PSE-EE

“Ordenantza udalak hartutako konpromisoa da eta hartutako konpromisoak bete egin behar dira. Beraz, aurrera”.

Euken Garmendia, EH Bildu

“Lanketa bat egiten denean behetik gora alegazioaren beharrik ez da egoten. Lanketa aurretik eginda dagoelako. Mahai baten bueltan denen ekarpenak aintzat hartu eta araudian txertatzen direnean alegazio kopurua, ziur, txikiagoa izaten da”. 

Agurtzane Mercader, EAJ-PNV

“Araudia aldatzeko gogoa dago. Gobernu-taldearen aldetik txosnak izateko gogoa badago eta ea lortzen dugun denon artean araudia hobetzen eta hurrengo urtean ere txosnak izaten”.

Jorge Segurado, Urnietako alkatea

“Eragile guztiei gonbita luzatu nahi diet ireki den epealdian proposamenak egin ditzaten. Bitartean jarraituko dugu bileretan Jai Batzordean eta saiatuko gara arautegi on bat lortzen”.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!