Alkate Txikien izendapena izan da Haurren Eguneko lehen hitzordua: Jorge Seguradok, egun batez, aginte-makila utzi die Noa Aranburu Romerori eta Unax Altuna Atxagari. Gero Axular dantza-taldeak dantzatu die Belauntxingoa, Txanbolin txistulari-bandak melodia ipinita. Bertan izan dira, era berean, beste alderdietako ordezkariak.