Ordenantza baten bidez (bis)
Udalak betiko legez
Kontrolatu nahi gaituzte
Baina guk diegu ezetz (bis)
Udalak betiko legez
Guk kudeatzen deu txozna (bis)
Batzordea da_hortan ona
Ez dute kontrolatuko
Txozna delako denona (bis)
Guk kudeatzen deu txozna
Gauzak nahi badira_aldatu (bis)
Behar gara antolatu
Eta herritar guztiak
Gure borrokara batu (bis)
Behar gara antolatu
Planto baten boterea (bis)
Programan dago aldea
Beste eragileekin
Sortua degu sarea (bis)
Programan dago aldea
Behar degu aldaketa (bis)
Hor dago negoziaketa
Baina udalak in behar du
Hortako ere lanketa (bis)
Behar degu aldaketa
Gure borroka gogora (bis)
Txozna Batzordea gora!
Goazen denok batera
Bihar manifestaziora (bis)
Txozna Batzordea gora!