Herri-kirolak eta bertsoak, jaiei hasiera emateko

Aiurri 2025ko urr. 6a, 15:24

Suziriak airean lehertuta ekin diote, gaur goizean, Xoxokako festei. Gaurkoa da lehen geldialdia. Ondoren, bi eguneko atsedenaren ostean, ostegunean eutsiko diote berriro ere jaiari, igandera bitarte iraungo duen egitarauarekin.

Urtero bezala, herri-kirol erakustaldiak eman dio hasiera auzoko festei: Beñat Telleria eta Julen Gabirondo, Xabat Olaizola eta Ugaitz Mugerzaren aurka aritu dira, aizkora-lanetan, harri-jasotzean eta trontzan. Jarraian, ohitura zaharrei eutsita, Adarra jatetxeko bazkarira egin dute jauzi bizilagunek, aurten, bi protagonista berrirekin: Mikel Artola eta Unai Gaztelumendi bertsolariek ipini diote doinua eta neurria ospakizun-giroko lehen egunari. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!