urr 13 Urnieta
Auzoko ekoizleen sagardo-dastaketak eman zion bukaera atzo festen egitarauari. Tripa bapo betetzeko aukerarekin, Xoxokaren bueltako zazpi baserrik hartu zuten parte hitzorduan: Altzibar, Anso eta Mozotegi izan ziren faboritoak, hurrenez hurren. Bestela, Oiarbide, Pagua Garmendi eta Montefrio baserrietako sagardoa dastatzeko aukera ere izan zuten herrikideek. Gainera, Iruzta taldeak ipini zion melodia igande iluntzeari eta jende mordoxka bildu zen Xoxokako plazaren bueltan festei datorren urtera arte agur esateko asmoz.