Xoxokak irabazi du herri kirolak-crossfit desafioa

aiurri 2025ko urr. 10a, 21:16

Hamar probetan neurtu dituzte indarrak Xoxokako taldeak eta Kiakaha Urnieta taldeak, eta etxekoa izan da azkarrena. Berebiziko ahaleginak egin dituzte bi taldeko kirolariek herri kiroletan eta crossfiteko probetan, eta ikusleek gozatu ederra hartu dute ikuskizunarekin. Argazki-sorta eta bideoa (hamar probekin irudiak), hemen:

Hona hamar probak, beren ezaugarriak eta nortzuk neurtu dituzten indarrak bakoitzean:

1.- Clean and jerk (10 errepikapen).

Hasier Belaun eta Endika.

2.- Trontza (mutilek 3 mozketa/neskek bi mozketa).

Maider-Izaro eta Urruzola-Josu.

3.- Zankadak, bi plaza (neskek 15 kg.ko zakua, eta mutilek 20 kg.ko zakua).

Mattin eta Sara.

4.- Sagar-biltzea (zare bat, 150 sagar) Aritz eta Unai.

5.- Snach Mancuernarekin/dumbell Snach (esku bakarrarekin lurratik goraino, eskuak txandatuz).

Xabi eta Hector.

6.- Txingak 32 kg.koak (sei plaza).

Iker eta Ivan.

7.- Arraunean (1.000 metro).

Beñat eta Imanol.

8.- Lokotxak (zortzi jarri/kendu).

Jon eta Joseba.

9.- Burpe saltoa kaxoira (25 errepikapen).

Lander eta Maider.

10.- Ingudea, 40 joaldi (mutilak 18 kg./neskak 11 kg.).

Eide eta Iñaki.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!