Altzibar, Anso eta Mozotegiko sagardoak, herritarren gustukoenak

Aiurri 2025eko urriaren 13a

Auzoko ekoizleen sagardo-dastaketak eman zion bukaera atzo festen egitarauari. Tripa bapo betetzeko aukerarekin, Xoxokaren bueltako zazpi baserrik hartu zuten parte hitzorduan: Altzibar, Anso eta Mozotegi izan ziren faboritoak, hurrenez hurren. Bestela, Oiarbide, Pagua Garmendi eta Montefrio baserrietako sagardoa dastatzeko aukera ere izan zuten herrikideek. Gainera, Iruzta taldeak ipini zion melodia igande iluntzeari eta jende mordoxka bildu zen Xoxokako plazaren bueltan festei datorren urtera arte agur esateko asmoz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!