“Xoxome Deluze” herri antzerki barregarria antzeztu dute auzoko gazteek

Xabier Lasa 2025ko urr. 10a, 11:34

Xoxokako gazteek ikusleen barreak eragin dituzte bart beste behin, “Xoxome Deluze” herri-antzerkia plazaratuta. Espainiako txutxu-mutxuak jorratzen dituen telebista bateko saio baten parodia egin dute eta, era horretan, aurreko egunetan Xoxokan hainbat lekutan bideoz grabatuak zituzten zenbait esketx umoretsuak erakutsi dituzte pantaila batean, platoan bildutako kazetari kuxkuxeroek komenta zitzaten.

Aurreko egunetan auzoan zenbait sekuentzia barregarri grabatzea eta herri-antzerkian txertatuta pantailan erakustea izan da berrikuntzarik nabarmenena, aurtengoan.

Hainbat gai eta egoera jorratu dituzte esketx horietan: yoga-ikastaroa eskolan, udaltzainen alkoholemia froga, Urnietako apaiza, bizikleta zahar batean doala belar-bola baten kontra istripua daukan txirrindularia, herri kirol zaleen eta crossfit-zaleen arteko desafioa...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!