Zahagi-ardoa eta Gau Sorpresa, asteburu luzeari ekiteko

Aiurri 2025ko urr. 7a, 08:11

Artxiboko irudia

Herri-kirolak eta bertsoak izan dira lehen eguneko osagaiak. Ostegunean hasita, ekitaldi ugari iragarrita daude Xoxokako jaietan. Auzotarren antzerki emanaldia galdu ezin daitekeen ekitaldi horietakoa da.

Urriak 9, osteguna

20:30 Zahagi-ardoa Xoxokako eskolan.

22:30 Gau sorpresa.

Urriak 10, ostirala

18:00 Herri kirolak-Crossfit apustua.

20:30 Bertso-afaria, Xoxokako plazan, Andoni Rekondo eta Andoni Mujika (Anatx)-rekin.

01:00 Mallet taldea.

02:30 Gaupasa DJ Oattolo.

Urriak 11, larunbata

11:30 Hamaiketakoa Xoxokako eskolan.

11:30 Puzgarriak haurrentzat.

12:30 Aizkora erakustaldia, bikoteka: Igoin Pikabea-Laiene Pikabea // Oier Mitxelena-Malen Barrenetxea.

15:00 Mus azkarra Txapelketa Xoxokako eskolan. Izena emateko epea: 14:15-14:45.

16:00 Gaztelu puzgarriak haurrentzat.

17:00 Andoni magoa.

17:30 Toka eta karabina txapelketa  eskola ondoan. Izena emateko epea, 16:45-17:15 artean. Jarraian txokolatea izango da haur guztientzat.

20:30 Betizu jatea, Xoxokako plazan.

00:30 Gaupasa Itzal taldearen eskutik.

03:30 DJ Gio.

Urriak 12,  igandea

12:00 Egape Dantza Taldearen erakustaldia.

13:00 Meza Nagusia.

17:30 Herri kirol lehiaketa auzoko gazteen artean.

18:00 Sagardo dastaketa auzoko sagardogileekin.

18:15 Iruzta taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!