Zaintza Mahaiaren sorrera "mugarria" dela uste du Urnietak Udalak, herriko zaintza-ekosistemari begira. Hala, Udalak aipatu bezala, biztanleriaren "sektore zabala" ordezkatzen duten pertsonek osatzen dute foroa: elkarteetako ordezkariak, gizarte-eragileak, zaintzaileak, laguntza behar dute pertsonak, merkatariak, zaintzak ematen dituzten profesionalak, osasun-zentroko profesionalak, gizarte-zerbitzuetako zein berdintasuneko udal-profesionalak, gizarte-zerbitzuen ordezkari politikoa...
Aurrera begira, azaroan egingo dute hurrengo saioa. Bertan, orain arte egindako bidea azaltzea gain, Zaintza Mahaia aurkezteko eta Zaintza Planean lehenetsitako ekintzak azaltzeko ere baliatuko da hitzordua. Zehazteke dago eguna eta ordua.