2025eko urriaren 31n, Leire, Mikel, Urko eta Antton trikimailua edo tratua egiteko elkartu ziren Urnietako Berrasoeta parkean. Oso berandu zen, gauerdia aspaldi pasata zegoen, eta 03:00ak aldera ziren, gau beltzeko ordu madarikatua. Urnietako etxeetan ateak jotzen hasi ziren, gozokiak lortzeko asmoz. Bat-batean, 13. etxean sartzera gonbidatu zituzten.
Hasieran, oso jatorrak ziruditen etxeko jabeak, baina egoera laster okertzen hasi zen. Lehenik, janaria eskaini zieten, eta oso ona zegoen. Ondoren, etxeko sotora eramateko eskatu zieten, zerbait jolasteko aitzakiarekin. Sotoan, iluntasunagatik beldur handia sentitzen hasi ziren.
Eskailerak jaitsi eta berehala, pailazo bat azaldu zen. Izugarrizko sustoa izugarria hartu zuten, eta korrika hasi ziren ezer ere ez ikusi gabe. Hala ere, harrapatu egin zituzten eta aulki batean lotu zituzten soka potolo batzuekin. Pailazoa eta etxeko jabeak, labanak botatzen hasi ziren, eta lau gazteentzat, hori hasiera besterik ez zen izan.
Jaurtiketa asko egin ondoren, Mikelek zorte handiz laban bat hartu zuen eta sokak mozten hasi zen. Neska-mutilak ihes egiten saiatu ziren baina bat-batean, pailazoa eta beste gizon batzuek, bakoitzak eskopeta bat hartuta, gazteen atzetik abiatu ziren. Burutik jota zeuden, eta tiroka, Antton akatu zuten.
Antton hilda lurrera erori zen, eta bere gorputzak Urkoren hanka jo zuen. Urkok estropezu egin zuen eta hiltzaileek jipoitu egin zuten. Bestalde, Leire eta Mikelek korrika jarraitu zuten Gaztelorantz, eta bertan, eskailerak jaisten ari zirela, pailazoa erori egin zen eta bueltaka jaitsi zen eskaileretan behera.
Bitartean, Urko, zorabiotik esnatu zen eta lagunen bila abiatu zen korrika. Leire eta Mikel, berriz, kiroldegira iritsi ziren. Leihoetatik jendeak ikusi bezain laster, poliziari deitu zioten. Neska-mutilak nekatzen hasi ziren, eta Urko, oraindik zorabiatuta, hiltzaileekin topo egin zuen.
Zaldundegiko kalean behera zihoazela, Leire oso nekatua zegoen eta atseden hartzeko gelditu zen. Hiltzaileak berehala iritsi ziren Leireren ondora, eta ez zuen aukera handirik izan. Mikelek korrika eta presaka jarraitu zuen aurrera. Urnietako plazara igotzeko igogailura iritsi zenean, botoia behin eta berriz sakatzen zuen, baina hiltzaileak gero eta gertuago zeuden.
Iritsi zirenean, Mikel ihes lekurik gabe geratu zen. Baina azkeneko momentuan, hiltzaileetako batek tiro bat jaso zuen eta lurrera erori zen. Mikel urduri eta erdi negarrez zegoela, lurrean zegoen hiltzailea begiratu zuen... eta orduan, Urko ikusi zuen, eskopeta eskuetan zuela.