Gau Beltzari lotutako ekimenak

Aiurri urr 27, 09:36 Urnieta

Urteko gaurik beldurgarrienari loturiko ekintza-sorta zabala ari dira egiten Magale-Salestarrak ikastetxean, azken asteetan. Gau Beltzari abiapuntu ikasgelatik irten eta bi irteera egingo dituzte aste honetan; lehena, herriko Eguneko Zentrora eta, bigarrena, Donostiako Ospitalera.