Bisitaldia egingo diete herriko Eguneko Zentroko erabiltzaileei urriaren 28an: Gau Beltzaren nondik norakoen berri emateaz gain, ikastetxeak egunari begirako egitaraua nola antolatzen duen gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertako herritarrek. Horrez gain, hitzordu magikoa ardatz hartuta, Donostiako Ospitalera ere egingo du jauzi Urnietako Gau Beltzak: hilaren 30ean, bezperan, hain zuzen ere, ekintza txiki bat egingo dute, pediatriako, larrialdietako eta onkologiako haurrentzat.