Jardunaldi irekia, zaintza ardatz

Aiurri 2025eko azaroaren 12a

Uda aurretik sortu zen Urnietan herriko Zaintza Mahaia eta joan den hilabetean egin zen bigarren saioa. Zaintza hizpide, askotariko ertzetatik eutsi zitzaion gaiari. Hirugarren geldialdia dator orain, azaroaren 17ko jardunaldi irekiarekin: Lekaio kultur etxeko areto nagusian egingo dute bilkura arratsaldeko 17:00etan. 

Azalpenak emateaz gain, dinamika parte-hartzaileak egongo direla iragarri du Urnietako Udalak: "Talde txikitan antolatuta, garatzen ari diren lau ekintza komunitarioak aurkeztuko dira horien gaineko ideiak, proposamen zehatzak eta balizko baliabideak biltzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!