Azaroaren 28an, bi hitzaldi eskainiko dira 18:00etatik aurrera. Batetik, landa eremuko eskolak izango ditu hizpide Joxe Garmendiak idazleak. Eta, bestetik, euskararen egoeraz eta arnasguneen garrantziaz mintzatuko da Gari Goikoetxea kazetaria. Ondoren, Kantazaunen kantu-saioa izango da 19:30ean. Azaroaren 29an, bigarrenik, bazkaria egingo da 14:00etan eta, jarraian, Unai eta Eñaut Agirreren bertso zaharren kantaldia entzuteko aukera izango dute herritarrek.
