Egitarau berezia antolatu dute herriko euskaltzaleek abenduaren 3an, Euskararen Egunean: arratsaldeko 18:00etan, kantu eta dantza emanaldia izango da Manttalerekin eta Egape Dantza Taldeko kideekin. Ondoren, 19:00etan, Juan Mari Beltran laukotearen bisitaldia jasoko dute urnietarrek Sarobe arte eszenikoen gunean, "Euskal Herri musika eta soinu-tresnak" izenburu duen lanarekin. Bien bitartean, Korrikaren arropa salgai egongo dela jakinarazi du AEK-k.