Bidaia, Euskal Herriko doinuetan barrena

Aiurri 2025eko abenduaren 4a

Euskararen Nazioarteko Egunari amaiera emateko, Juan Mari Beltran laukotearen bisita jaso zuten urnietarrek, Manttaleren gonbidapenez. Saroben egin zuten hitzordua, iluntzeko 19:00tan: Pirinioko tontorretatik hasi eta Errioxako lautadetara bitarte, askotariko txokotako doinuetan murgiltzeko aukera izan zuten ikus-entzuleek, euskal herriko musika-tresnak oinarri. Lagun izan zituzten Egape Dantza Taldeko kideak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!