Gabonetako kontzertuak egingo ditu Lourdes Iriondo musika-eskolak

Aiurri 2025eko abenduaren 10a

Urtero bezala, kontzertu-sorta egingo du Lourdes Iriondo musika-eskolak, Gabonen atarian: abenduaren 15etik 18ra izango dira hitzorduak eta horietan askotariko instrumentuak entzuteko aukera izango dute urnietarrek. 

Aurtengo egitarauan makina bat adin eta espezialitateko ikasleen emanaldiak izango dira: hasierako zikloko taldeen
lehen agerraldiak, instrumentu bakarlari gazteen saioak, talde instrumental zein koralen kontzertuak eta baita bertako irakasleen laguntzarekin prestatutako pieza bereziren bat ere.

Abenduak 15, astelehena
18:00 – Kontzertu orokorra.

Abenduak 16, asteartea
18:00 – Trikitixa-emanaldia.
19:15 – Biolin eta piano emanaldia.

Abenduak 17, asteazkena
17:45 – Talde-emanaldia.
19:00 – Piano-emanaldia.

Abenduak 18, osteguna
17:00 – Musika-tailerra kontzertua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!