Gabonetako hitzorduak, Urnietan

Aiurri 2025eko abenduaren 19a

Ekitaldiz bete ohi da herria Gabonak iritsi orduko: adin eta gustu guztiei begirako hitzorduak izango dira datozen asteetan. 

Abenduak 21, San Tomas eguna, igandea

12:00 0 Km-ko ekoizleen azoka eta Aukeran Dantza Konpainiaren emanaldia Plazido Muxika plazan, Urnietako Udalak antolatuta.
16:30 Kronia dance studioaren masterclass-a nahiz emanaldia, “Ai ama” erromeria eta txistorra-jana Etxeberri plazan, bertako auzo-elkarteak antolatuta.

Abenduak 22, astelehena

17:00 Eskulanak HH5-LH1eko haurrentzat, Ludotekan, Urnietako Udalak antolatuta.

Abenduak 23, asteartea

17:00 Eskulanak LH2-LH5eko haurrentzat, Ludotekan, Urnietako Udalak antolatuta. 
17:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Berrasoetatik, Egape Dantza Taldeak antolatuta.
19:00 Kirol Gala, Saroben, Urnietako Udalak antolatuta. 

Abenduak 24, Gabon bezpera, asteazkena

11:00 Gabon kanten kalejira, Egape Ikastola alboko parketik abiatuta, Egape Ikastolak antolatuta.
11:00 Gabon kanten kalejira, Plazido Muxika plazatik abiatuta, Magale Salestarrak ikastetxeak antolatuta.
17:00 Gabon kanten kalejira, San Juan plazatik abiatuta, Kantazaunek antolatuta.
17:30 Joselontxos Txaranga, Plazido Muxika plazatik abiatuta, Poxta Zaharrek  antolatuta.

Abenduak 26, ostirala

19:00 Ispiriten “Aretha Gospel” ikuskizuna, Saroben, Urnietako Udalak antolatuta.

Abenduak 27, larunbata

12:30 Ainhoa Ansa eta Irati Odriozolaren kantaldia Lourdes Iriondoren omenez, artistaren izena daraman parkean, Urnietako Udalak antolatuta. 

Abenduak 28, igandea

17:30 Asier Kidam magoaren ”Smile” ikuskizuna, Saroben, Urnietako Udalak antolatuta.

Abenduak 29, astelehena

17:00 Eskulanak HH5-LH1eko haurrentzat, Ludotekan, Urnietako Udalak antolatuta.

Abenduak 30, asteartea

17:00 Eskulanak LH2-LH5eko haurrentzat, Ludotekan, Urnietako Udalak antolatuta. 

Abenduak 31, asteazkena

16:00 San Silbestre txikia, San Juan plazan, Poxta Zaharrek antolatuta.

16:30 San Silbestre nagusia, San Juan plazatik abiatuta, Poxta Zaharrek antolatuta. 

Urtarrilak 3, larunbata

11:00-13:00 / 16:30-18:30 Puzgarriak kiroldegian.

Urtarrilak 4, igandea

11:00-13:00 Kulki jolasak kiroldegian.

Urtarrilak 5, astelehena

16:00-17:00 Errege Magoek gutunak jasoko dituzte elizan.

17:30 Errege Magoen kabalgataren hasiera Lobera baserritik.

18:15 Amaiera San Juan plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!