Gabonak Urnieta 2025

Gabon kantez beteko dira kaleak, abenduaren 24an

Aiurri 2025eko abenduaren 19a

Urtero bezala, Gabon kantak abestera aterako dira urnietarrak abenduaren 24an. Horrela, kalejira bat baino gehiago izango da herriko kaleetan barrena.  

Goizean, herriko eskolen txanda izango da. Biek ala biek goizeko 11:00etan egingo dute hitzordua. Egape Ikastolak, beren eraikinaren alboko parkean eta Magale-Salestarrak ikastetxeak, Plazido Muxika plazan. Arratsaldean, berriz, Kantazaun taldeko kideak aterako dira. 17:00etan abiatuko dira San Juan plazatik, herriari itzulia emateko asmoz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!