Eguerdiko 12:00etan, Aukeran dantza-konpainiak irekiko du egitaraua, “ADK2.5” ikuskizunarekin. Hala, tokiko ekoizleek ere protagonismo berezia izango dute, Urnietako Udalak Plazido Muxikan antolaturiko azokan: Adarrazpik (gazta, esnekiak eta ardikiak), Errekaldek (barazkiak), Gurutzeta-Mokok (barazkiak eta loreak) eta Telleriak (haragia) beren produktuak jarriko baitituzte salgai. Sorginen taldeak halaber, apaingarriak eta sorginekin lotutako elementuak salduko ditu eta ospakizunera gerturatzen diren herritarrei txistorra, gazta eta Urnietako sagardoa eskainiko zaie Denda Berri jubilatuen elkartearen laguntzarekin.
Arratsaldean, berriz, Etxeberri plazara egingo du jauzi ospakizunak, bertako auzo-elkartearen eskutik. 16:30ean, masterclass-a egingo du Kronia dance studioak, bai ta jarraian emanaldia ere. Behin hori amaituta “Ai ama” erromeria igoko da oholtza gainera eta txistorra-jana izango da egitarauak iraun bitartean.