Gabonak Urnieta 2025

Magia-ikuskizuna egingo du Asier Kidamek, Saroben

Aiurri 2025eko abenduaren 18a

Asier Kidam magoaren “Smile” ikuskizuna ikusgai izango da abenduaren 29an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 17:30ean izango da emanaldia, euskaraz, eta, dagoeneko, salgai daude, jada, sarrerak, 3 eurotan, Sarobeko webgunean eta txarteldegian. 

Sinopsia
Aspertuta al zaude zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzenal zaituzte? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu al zaizkizu? Hartu atseden eta zatoz “Smile” ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minutuetan zeure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko da. Ezinezkoa eta dibertigarria den zerbait ikusten dugunean marrazten zaigun irribarre horietako bat. Zin dagizut!

Fitxa artistikoa

Jatorrizko ideia eta magoa: Asier Kidam
Zuzendaritza artistikoa: Carlos Ruiz de Arcaute, Carlos Arciniega.
Euskarazko bertsioa:  Julia Marin
Ilusio diseinua:  Luis Martioda
Jantziak: Pilar Monge
Argazkiak: Carlo Arciniega
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!