Hogei urte beteko dira abenduaren 27an Lourdes Iriondo abeslari ezaguna hil zenetik. Hala, artistaren memoria biziberritzeko asmoz, kontzertua emango dute Ainhoa Ansa Zugarramurdi eta Irati Odriozola Zugarramurdi abeslariek, eguerdiko 12:30ean, artistaren izena daraman parkean.