Gabonak Urnieta 2025

Kirol Gala antolatu du Urnietako Udalak, herriko kirolarien lorpenei aitortza egiteko

Aiurri 2025eko abenduaren 18a

Joan den urteko omenduak, Kirol Galan.

Omenaldia egin nahi die Urnietako Udalak herriko kirolariei zein kirol-taldeei, urte osoan erdietsitako lorpenengatik. Hala, Kirol Gala antolatu du abenduaren 23an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia eta Amane Arearen musikariak girotuko du iluntzea. Sarrera librea da, aforoa bete arte. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!