Gabonak Urnieta 2025

San Silbestre lasterketarekin amaituko du urtea Poxta Zahar elkarteak

Aiurri 2025eko abenduaren 16a

Urtea korrika amaitzeko gonbita luzatu die urnietarrei Poxta Zahar elkarteak: San Silbestre lasterketa izango da, ohiturak agindu bezala, abenduaren 31n. 

Bi kategoria egongo dira, haurrena eta helduena. Izen-ematea egunean bertan egingo da, korrikaldia hasi aurretik, arratsaldeko 15:30ean, zehatz mehatz. Hori horrela, 16:00etan izango dute haurrek korri egiteko aukera eta 16:30ean emango zaio hasiera helduen lasterketari. 

Ondoren, askotariko produkturen zozketa izango da parte hartuko duten bizilagunen artean, herriko merkatariek babestuta. Lasterketaren ondoren, ospakizun-giroari jarraipena emango diote antolatzaileek, San Juan plazaren bueltan hasiko den poteoarekin.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!