Gabonak Urnieta 2025

Aretha Franklin abeslariari gorazarre, Gabonetako gospel emanaldian

Aiurri 2025eko abenduaren 17a

Ohiturak agindu bezala, gospel emanaldia izango da Saroben abenduaren 26an: Ispirit taldeak “Aretha Gospel” ikuskizuna taularatuko du arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 19:00tan. 

Aretha Franklinen gospelaren arloko ondareari omenaldia egiten dion abestien selekzioa da Noa Eguigurenek, Lidia Insaustik eta Lide Hernandok elkarlanean ondutako ikuskizuna. Egileen esanetan, "sentsibilitatez eta sustrai afroamerikarrez beteriko bidaia musikala da". 

Sarrerak eskuragarri daude, jada, 7 eurotan, Sarobe arte eszenikoen webgunean eta txarteldegian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!