Hori horrela, herriko eragileen laguntza izango dute Olentzerok eta Mari Domingik Urnietako kaleetan barrena ibiltzeko, haiekin batera izango baitira, Txanbolin txistulari banda, Lourdes Iriondo musika eskolako trikitilari-taldea eta Egape Dantza Taldeko helduen taldea. Eguraldi kaskarra dela eta, egitarau osoa Egape Ikastolan egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Dantza-saioaz gain, bizilagunen gutunak jasotzeko tartea izango dute, gaztainak eta madalenak dastatu bitartean.
