Gabonetako argien pizte-ekitaldia egin du Magale-Salestarrak ikastetxeak

Hiru, bi, bat... Atzera kontaketa eginda, piztu ditu, jada, Magale-Salestarrak ikastetxeak Gabonetako argiak, Etxeberri plazan. Arratsaldeko 18:15ean egin dute ekitaldia eta ez da aspertzeko aukerarik izan: trikitilari eta pandero-joleak, Gabon kantak, txirula-emanaldia, txokolatada... Olentzero eta Mari Domingi ere hurbildu dira hitzordura, urteko gaurik magikorako geroz eta gutxiago falta den honetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!