Behin eztarriak berotuta, beraz, kalera aterako dira abenduaren 24an kantatzera: arratsaldeko 15:00tan egingo dute lehen geldialdia Eguneko Zentroan. Ondoren, arratsaldeko 17:00etan San Juan plazatik abiatuko dira, herriari itzulia emateko asmoz: "Parte hartzeko deia herritar ororentzat dago egina".