Gabonak Urnieta 2025

Neguko Azoka antolatu du Egape Ikastolak

Aiurri 2025eko abenduaren 16a

Neguari ongi-etorri beroa eman nahi dio Egape Ikastolak: azoka antolatu du hilaren 19rako. Goizeko 10:30ean ekingo diote egitarauari eta askotariko ekintzak izango dira 12:00ak bitarte. 

Hasteko, 10:30ean, zeramika, postre, barazki eta txorimalo erakusketa zabalduko da eta, jarraian, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek oholtza gainean Gabon kantak abestuko dituzte. Ondoren, 11:30ean, azokako produktuen dastaketa zabalduko da: txistorra, gaztain erreak eta etxeko postreak. Ordu berean, ikastetxeko futbol-zelain, herri kirolak egingo dituzte HH eta LHko ikasleek. Amaitzeko, 12:00etan, txerrikumearen zozketa egingo da eta azokari amaiera emango zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!