Gabonetako eskubaloi-kanpusa antolatu du Urnieta Kirol Elkarteak

Aiurri 2025eko abenduaren 17a

Urtero bezala, benjamin eta alebin mailako herritarrei zuzenduriko eskubaloi-kanpusa antolatu du Urnieta Kirol Elkarteak: abenduaren 23an eta 26an izango dira eta interesa dutenek kiroldegira joan beharko dute izena ematera, hilaren 19a aurretik.

Adinaren araberako bi  taldetan banatuta egongo da kanpusa: goizeko 10:00etatik 11:30etara ariko dira 2015, 2016 eta 2017an jaiotakoak. Ondoren, 11:30etik 13:00etara, 2014an jaiotakoen txanda izango da.

Zalantzak argitzeko, telefono-zenbaki bat utzi dute antolatzaileek eskura: 639379183.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!