Ikuskizun berri baten muntaketa-lanetan dabil Aukeran dantza-konpaiania: “ADK2.5”. Hala, obraren "work in progress" delakoaren erakustaldia egin du, gaur eguerdian, Plazido Muxika plazan, San Tomas eguna ospatzeko. Harrera ezinhobea jaso du ikuskizunak, txalo zaparrada batekin erantzun baitiote herritarrek konpainiari. Maiatzean egingo dute obraren estreinaldia, Leioako Umore azokan, hain justu ere.