Gabonak Urnieta 2025

Herrira iritsi dira Mari Domingi eta Olentzero

Aiurri 2025eko abenduaren 23a

Jendetza bildu da gaur arratsaldean Mari Domingiren eta Olentzeroren etorreran. Egape Dantza Taldeko kideek deituta gerturatu dira herrira bi protagonista magikoak. Eguraldia dela eta, ekitaldia Egape Ikastolako estalpean egin dute. 


Lourdes Iriondo Musika eskolako ikasleek eta Txanbolin txistulari bandak girotu dute iluntzea eta plaza dantzetan aritzeko tartea izan dute herritarrek, bai eta Egape Dantza Taldeko kideen saioaz gozatzeko aukera ere. Bukaeran, gutunak emateko tartea izan dute bizilagunek, gaztainak eta madalenak dastatu bitartean. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!