Gabonak Urnieta 2025

Gabon kantuan, Magale-Salestarrak ikastetxearekin

Aiurri 2025eko abenduaren 24a

Gabonetako doinuez bete dituzte kaleak Magale-Salestarrak ikastetxeko, ikasle, irakasle nahiz gurasoek. Goizeko 11:00etan bildu dira Plazido Muxika plazan eta ibilbidea eskolan bertan amaitu dute: Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egoteko tartea izan dute bertan, bai eta txokolate beroaz gozatzeko aukera ere.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!