Ibilbide gorabeheratsuan dozenaka herrikideren animoak jaso dituzte. Lasterkari askok. gainera, bide bazterren zirenen irria eragin dute. Esaterako, V16 balizaz mozorrotu direnak, taberna batean baino gehiagotan geldialdia egin duten poteatzaileak, kuadroa margotzen ari zen margolaria... festa polita antolatu du, beste urte batez, Poxta Zaharrek.
Irabazleak
Ander Zubizarreta eta Irune Mateo izan dira azkarrenak. Gizonezkoetan lehia estua izan da eta, helmugan, Unai Lizeagaren eta Josu Gomezen aurretik iritsi da Zubizarreta.