Azken urteotan Xoxokako Jai Batzordean murgilduta zebilen eta parte-hartze handia izaten zuen. Esaterako, inguruan parekorik ez duen gau sorpresan. Gaztetan, herriko hainbat lagunekin batera, pilota munduan murgilduta ibili zen Mozotegi Berri etxeko gaztea. Eta, azken urteotan, haren eta beste hainbaten laguntzari esker Xoxokan jai bikainak antolatzen dituzte. Heriotzaren albistea azkar batean zabaldu ohi da eta, oraingoan ere, ezbeharra sekulako kolpea izan da Xoxoka-Goiburuko auzotarrentzat eta haren lagunentzat.
Xoxokako Gau Sorpresa, azken hiru urteotako taldeko argazkia