Urnietako eraso matxista salatzeko dozenaka lagun elkartu da San Juan plazan

Jon Ander Ubeda 2026ko urtarrilaren 20a

Aspaldiko bilkurarik jendetsuena izan da gaurkoa. Itaiak antolatuta izan da eta deialdiarekin bat egin dute hainbat mugimenduk. Tartean, udal ordezkaritza politiko zabala.

Urnietan, aurreko astean, eraso matxista gertatu zela salatu zuen atzokoan Itaiak. Eta erreakzioa berehalakoa izan da. Hainbat erakundek bat egin dute salaketarekin eta, gaurkoan, dozenaka herrikide atera dira kalera gertaera salatzera.

Biktimari elkartasuna adierazteko ekitaldia izan da. Azpimarratzekoa da bildu den jendetza, Urnietan ohikoa dena baino askoz handiagoa izan baita partaidetza. Tartean, Itaiaz gain, mugimendu feministako eta alderdi politikoetako ordezkaritza zabala. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!