Adierazpena, bere osotasunean:
Akordioa hurrengo Sanmieletan txosnak egoteko
"Azken hilabeteetan Udalaren eta Txosna Batzordearen artean Gizagune Fundazioaren
esku-hartzearekin egin den bitartekaritza-prozesuak bere fruituak eman ditu, eta bi
aldeen arteko lankidetza-akordio batean gauzatu da.
Udalak eta Txosna Batzordeak akordio hori lortzeko lan egin dute, sentsibilitate eta
ekarpen desberdinak kontuan hartuta, elkarrizketatik abiatuta oinarri partekatu bat
eraikitzeko helburuarekin.
Prozesu horren ondorioz, txosnetako espazioaren funtzionamendua arautzen duen
akordio bat formalizatu da, etorkizunari begira egonkortasun-esparru bat eskainiz, elkar
ulertzean eta elkarrekiko errespetuan oinarritua.
Horrela, espazio kultural eta sozial hori berreskuratzen da, jai anitzak, irekiak,
inklusiboak eta parte-hartzaileak bultzatzen jarraitzeko borondatearekin.
Urnietako Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten eragile, elkarte
eta herritar guztiei, eta bereziki azpimarratu nahi du haien jarrera eraikitzailea".