Iazkoak ez ohiko jaiak izan ziren eta, aurtengoak, normaltasunaren bidetik igaroko direla dirudi. Urnietako Udalak hamaika ekitaldi iragarri ditu hurrengo bi asteburuetarako eta, Txosnagunean, aste honetan, ekitaldi osagarri gehiago izango da. Denen artean, gustu guztiak asetzeko moduko hitzorduak eskainiko dizkiete urnietarrei: kontzertuak, otorduak, kalejirak, danborrada, jolasak... Urnietarrek eta jai-eremura hurbiltzen diren bisitariek jaiaz gozatzeko hamaika aukera izango dute.
Jai egitarauan, Jorge Segurado Urnietako alkateak eragileen lana aintzat hartu du: "lan partekatu horri esker, adin eta sentsibilitate guztiengan pentsatutako jaiez gozatu ahal izango dugu". Argitalpen berean, Jai Batzordearen gonbita herrikideei: "elkarbizitza onez eta emozioz beteriko jaiak opa dizkizuegu".
Lehen asteburua igaro da, Sanmielen atarikoa: bertso-afaria, Aurorak, Xake txapelketa, Extremadurako jaia... giroa berotuz joan da hitzorduz hitzordu. Bigarren asteburuaren atarian gaude, Sanmielak bete-betean ospatuko direnak. Asteburuaz harago, asteartean biziko da San Miguel egun handia. Aurten, Antton Jauregi izango da omendua. Eta urriko lehen asteburuan jaiak izango du jarraipena, baserritarren eguna ospatuko baita. Berriki aditzera eman dutenez, gainera, urriko lehen asteburu horretan Burrunba gazte euskaltzaleen ekimenak egun osoko plana iragarri du. Pozgarria da, gazteen artetik, euskararen aldeko ekimenak martxan jartzea. Urrian murgilduta, atsedenaldirako tarterik gabe, Xoxoka murgilduko da jaietan. Aste politak dituzte aurretik festazaleek.
Irailak 24, osteguna
17:00 Bingoa Elkarteen Etxean.
18:00 Txorigorri Race Urnieta: Goitiberak Gaztelo eta Kiroldegiaren artean.
20:00 Patata-tortilla lehiaketa, Txosnagunean.
23:00 Kontzertua: Super Lore, Lappa, Mevallar, Ganbara Estudios.
Segidan, Dj Los Pintxes Juanes.
Irailak 25, ostirala TXUPINAZOA
16:30 Futbol-billar jokoa, 11-16 urtekoentzat, Zubitxo plazan.
17:45 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Adarra Jo Txarangarekin. Plazido Muxika plaza eta San Joan plaza artean.
18:30 Bertso-poteoa Txosnagunean.
18:45 “Nire lehenengo Jaiak” zapia jarriko diete haur jaioberriei, Kontzejupean.
19:30 Mielaren jaitsiera eta Txupinazoa Urdanbor elkartearen eskutik.
20:00-22:00 Zuttik elektrotxaranga, plazatik abaituta.
20:30 Argazkia, Txosnagunean: Palestinarekin elkartasuna. Ondoren, boka, afari solidarioa.
23:00 Kontzertuak, Txosnagunean: Chuleria Joder, Lukiek, Potato, DJ Diplo.
23:30 El ultimo de la fila taldearen bertsioak, plazan. Ondoren, DJ Osto.
Irailak 26, larunbata KuADRILlEN EGUNA
10:30 Esku pilota txapelketaren finala, Kontzejupean.
11:00 Kalejira, Urnietako eta inguruko herrietako txistulariekin.
11:30-13:00 16 urte bitarteko dardo txapelketa, Dardoka elkartean.
12:00 Hamaiketakoa, Elkarteen etxean.
12:00 Kuadrillen kalejira, Pasai txarangak lagunduta.
12:30 Poteoa, Frontoitik abiatuta.
14:00 Emakume kuadrillaren bazkaria, Riojano tabernan.
14:00 Paella jatea eta bingoa, San Juan plazan.
14:30 Herri-bazkaria eta, ostean, bingo musikatua, Txosnagunean.
17:00-19:30 DJ Osto, Idiazabal kalean.
16:30-23:30 17 urtetik gorakoentzako dardo txapelketa, Dardokan.
17:00 Kalejira, Pasai txarangarekin, Burnibide parketik.
17:30 Urdanbor, helduen danborrada, kiroldegitik abiatuta.
18:00 Agirre taldea, Elkarteen Etxean.
18:30 Gauerdi txaranga, Txosnagunetik abiatuta.
23:00 Kontzertuak, Txosnagunean: Mirail, Aimarz, Herri Gerriya eta DJ Gio.
23:30 Rock N'Hits San Joan plazan. Jarraian, DJ Osto.
06:00 Ilargi txaranga, Txosnagunean.
Irailak 27, igandea
09:30 Diana Txanbolin txistulari bandarekin.
11:40 Salestar Magale Ikastetxeko haur danborrada. Magale ikastetxetik abiatuta. Antolatzailea: IGE Salestarrak Magale.
12:00 Skate festa. Skate park. Antolatzailea: Mannequin eta Barro elkarteak.
14:00 Kantu bazkaria, Txosnagunean: Maria Blanco, Manex Astigarraga, Axier Galarza monologisten parte-hartzearekin.
17:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira. San Joan plazatik abiatuta.
18:00 TAVOLE kale antzerkia. Zirko Txosko konpainiarekin. Jakutegi plaza, euriarekin Saroben.
19:00 Rockalean kontzertua, San Joan plazan.
Irailak 28, astelehena HAURREN EGUNA
09:30 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
10:00 Alkate txikien izendapena. Egape DTren Belauntxingoa Udaletxean.
10:30-13:30 Bizijolas haur jolasak, igerilekuko belardian.
12:30-13:30 Apar festa, Zubitxo plazan.
17:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira, plazatik abiatuta.
18:30 DJ Xaibor, San Juan plazan.
Irailak 29, asteartea SANMIEL EGUNA
09:30 Diana, Txanbolin bandarekin.
10:00-14:00 Puzgarriak, Kiroldegian.
10:30 Udal omenaldia, Antton Jauregiri.
11:30 Meza, alkate-soinua.
12:30 Txanbolin, San Joan plazan.
14:30 Bazkaria, Oianumen.
16:00-18:00 Puzgarriak, Kiroldegian.
17:30 Herri kirolak. Aizkoran: Nerea Arruti, Malen Barrenetxea, Julen Gabirondo eta Hodei Ezpeleta, Iker Vicente eta Oier Mitxelena. Harria jasotzen: Malen Morandeira eta Maddi Salterarin. Egapeko jolastokian.
18:00 Iago magoa, Zubitxo plazan.
19:00 Puro Relajo, plazan.
21:00 Mielari agurra, azken traka.
Urriak 2, ostirala
22:30 Zeatikez eta Hofe, plazan.
Urriak 3, larunbata
11:00 Bizikleta festa, 2-12koentzat.
18:00 Esku pilota jaialdia.
19:30-21:00 DJ Revu, Idiazabalen.
23:00-03:00 DJ gaua: DJ Revu eta Siwanaba, Idiazabal kalean.
Urriak 4, igandea BASERRITAR EGUNA
12:00 Meza nagusia.
12:00 Ardo dastaketa.
18:00-20:00 Txekor jatea, sagar zakuaren erronka, sagardo dastaketa, Iratzar erromeria taldea.
18:30 Willy Etxeberria memoriala, Zesta punta jaialdia. Martin Mujika Erremonte Jaialdia.