Zaintza Mahaiaren saio monografikoa

Aiurri 2026ko maiatzaren 27a

Urnietako Zaintza Mahaiak saio monografikoa egin zuen maiatzaren 20an. Bertan izan ziren Jorge Segurado alkatea eta udal arkitektoa, eta bien artean aurkeztu zuten Urnietako Irisgarritasun Plana. 

Zaintza Mahaia zainketen arloan egiten ari den lanketaren harira sortutako zalantzak argitzeko, maiatzaren 20ko aurkezpenean planaren helburua azaldu zuten: espazio publikoen irisgarritasuna ahalik eta gehien bermatzea. Esparru honetan Udalak emandako aurrerapausoak ere nabarmendu dituzte, bereziki, mugikortasunari eta irisgarritasunari dagokionez.Aurkezpenaren ostean, mahaiak Zaintza Planaren hiru jarduera-ildo nagusiak lantzen jarraitu zuen: arreta-eredua garatu, zaintzaren ekosistema artikulatu eta sendotu, eta zaintza komunitarioa sustatu.

Otsailetik maiatzera bitartean, Zaintza Mahaiak, ildo komunitarioko ekintzak zehaztu eta lantzeaz gain, hainbat lan-batzorde sortu, eta haien jarraipena egin du. Maiatzaren 20ko aurkezpenean planaren helburua azaldu zuten: espazio publikoen irisgarritasuna ahalik eta gehien bermatzea. 

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!