Samba badago taldeak brasildar erritmoekin girotu zuen San Juan plaza

Aiurri 2026ko maiatzaren 29a

Hernani, Donostia eta Lasarte-Oriako musikariek osatzen dute Samba badago taldea: Susi Elosegi (gitarra akustikoa), Hanni Insausti (ahotsa), Haizea Elizondo (zeharkako flauta), Iñaki Goenaga (perkusioa). Kontzertuko une bat, bideoz, behean ikusgai.

Formatu akustikoan eta brasildar erritmoetan oinarritutako musika egiten du taldeak. Laukoteak sortuak nahiz bertsioak (Gal Costa, Caetano Veloso, Marisa Monte, Al Green, Geillse dos Santos...) jotzen ditu zuzenean.

Hamar abestiek osatzen dute kaleratu berri duten "Samba badago" diskoak: Anbotoko Mari, Meu Caro Pintassilgo, Portuko Bossa, Galinha De Ouro, Rua Do Cheiro Bom, Samba Badago, Fala Verdade, Bidelaguna, To de olho en você, eta, Pau Brasil.

Taldeko Susi Elosegik eta Hanni Insaustik Antton Jauregi Urnietako musikariaren “Pentagrama enea” egitasmoan parte hartu berri dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!