"Edu Muruamendiarazi esker talde ezberdin eta berezia gara"

Aiurri 2026ko maiatzaren 29a

Udaletxeko balkoi batean dantzari gazteak agertu dira, pregoia irakurri eta jaien hasierako txupina bota dutenak. Beste aldean, EDTko sortzaileak.

Pregoia

"Arratsaldeon Urnieta!!!

Mila esker Urnietako elkarteei aurten Gazte festetako txupinazoa botatzeko aukera emateagatik Egape Dantza Taldeari.

Aurten oso pozik gaude, Egape dantza elkarteak 20.garren urtemuga ospatzen baitu, urte hauetan egin duten lanen ondorioz Euskal Herrian eta beste herri batzuetan ere ezagutzen digute. Horrez gain, gure taldeak aurten Nazioarteko Developpe txapelketa internazionala irabazi du, Euskal dantza atalean.

Hau dena posible izan da, Maria, Axun, Ane, Ixabel, Jaione eta Koro-rengatik, haiek hasi bait ziren elkartea osatzen eta nola ez, Edu Muruamendiaraz koreografoak erakusten digun guztiarengatik, bera gabe ezin genuke egin. Horregatik, Eduren talentuarengatik Euskal Herriko, Euskal dantzetako talde ezberdin eta berezia gara.

AUPA EDU ETA EGAPE DANTZA TALDEA".

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!