Sanmieletan Alkate Txiki izateko epea zabalik

Aiurri 2026ko ekainaren 3a

Aurtengo Sanmiel jaiak irailak 25-29 bitartean izango dira, eta irailaren 28an Haurren Eguna ospatuko da. Ohiko eran, Urnietako bi gaztetxo Alkate Txiki izendatuko dituzte, alkatearen kargua bete dezaten. 

Zozketa bidez aukeratuko dira, eta 2017 urtean jaiotako gazteek soilik izango dute izena emateko aukera. Parte hartzaileek Udaleko webgunean dagoen formularioa bete beharko dute, ekainaren 15a baino lehen.

Izena eman:

https://www.urnieta.eus/eu/jaiak/alkatetxiki

Informazio gehiago nahi izanez gero:

943008033

jaiak@urnieta.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!