Nerea Arrutik eta Malen Barrenetxeak irabazi dute Rural Kutxa Binakako Aizkora Txapelketa

Aiurri 2026ko ekainaren 2a

Nerea Arruti eta Malen Barrenetxea, Jakes "Izeta V" eta Oier Mitxelenarekin (Argazkia: Zertzena Herri Kirolen Elkartea)

Nerea Arruti urnietarrak eta Malen Barrenetxea hernaniarrak 13:20 minutu behar izan zituzten lau enbor mozteko, eta minutu erdiko alde atera zieten Uxue Ansorregiri eta Maika Ariztegiri, Astigarragan igandean jokatu zen finalean.

23 urtez azpikoen gizonezkoetan, berriz, Oier Mitxelenak eta Jakes “Izeta V”k jantzi zuten “Izar Berriak” txapelketako txapela.

Hiru modalitateetan (zutika, kolpeka eta luzea) jardun ostean, hona azken sailkapena:

1.- Oier Mitxelena-Jakes "Izeta V" (17:34 minutu).

2.- Igoin Pikabea-Mikel Santisteban (17:57 minutu).

3.- Unai “Osinalde”-Unai Romairone (18:14 minutu).

4.- Jon Zaldua-Joanes Izagirre “Ipiña” (18:35 minutu).

Zertzena Herri Kirolen Elkarteak antolatuta, Urnietan maiatzaren 17an jokatu ziren Rural Kutxa Binakako Aizkora Txapelketako finalerdiak. Argazkiak eta bideoak, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!