Zertzena Herri Kirol Elkarteak antolatu du txapelketa bikoitza, Caja Rural eta Urnietako udalaren laguntzarekin.
Gizonezkoetan, Igoin Pikabea-Mikel Santesteban eta Jon Zaldua-Joanes Izagirre "Ipiña" bikoteak sailkatu dira Astigarragan maiatzaren 31n jokatuko den finalerako. Emakumezkoetan, berriz, Malen Barrenetxea-Nerea Arruti eta Uxue Ansorregi-Maika Ariztegi bikoteak sailkatu dira.
Ioan Goikoetxea-Aritz Goiena (Jon Erdoziaren ordez), Jon Zaldua-Joanes Izagirre "Ipiña", eta, Igoin Pikabea-Mikel Santesteban, 16-23 urte bitarteko aizkolariak aritu dira norgehiagoka.
Emakumezkoen mailan, berriz, lau bikote plazaratu dira San Juan plazan: Malen Barrenetxea-Nerea Arruti, Irati Astondoa-Ainize Perez, Oihana Fernandez de Barrena-Ekiñe Lopez, eta, Uxue Ansorregi-Maika Ariztegi.