Hiru emanaldi iragarri dituzte: uztailaren 19an (15:30), uztailaren 24an (20:30), eta uztailaren 26an (09:30).
Sarrerak hemen eros litezke.
Intza eta Leire Casamajou Elkegarai ahizpek idatzi dute Lurdes Iriondo (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) kantari eta kulturgilearen bizia hizpide duen pastorala.
Guztira, Zuberoako iparraldean kokatzen den Sohüta herriko 80 bat biztanleen parte hartzea eskatu du ikuskizunak; taula gainean antzezten ariko dira batzuk, antolaketa lanetan besteak.
Intza Casamojouk Kazeta Mediabaski (Ipar Euskal Herriko hedabide digitala) adierazi dionez, “Bere biziak ahalbidetzen digu mintzatzea frankismoaz, zentsuraz, Ez Dok Amairu mugimendu kulturalaren hastapenaz, euskal kantugintzaz eta artisten profesionalizazioaren eztabaidaz”.
Kultur sortzaileen inspirazio-iturri
Kultur sortzaile askok aldarrikatu dute Lurdes Iriondo azken aldian. Urrutira gabe,
"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentala estreinatu zuen Inge Mendioroz Ibañez zinegile andoaindarrak Donostiako Zinemaldian, eta harrezgero, herriz herri erakutsi du.

