Hain zuzen, kantagintzan ez ezik, ondare historikoen bilatzaile gisa ere albiste bihurtu zen 2020ko maiatzean, izan ere, bere Urnietako bizitokitik gertu, artean katalogatu gabe zegoen trikuharri bat topatu baitzuen.
Aurkikuntza hori Onyi-Mandoegiko Estazio megalitikoa aberastera etorri zen.
Aiurri, 2020ko maiatzean argitararatu zen erreportajea, ikusgai, hemen.
Berez, Adarramendi-Mandoegiko mendilerroak eta Urumea eta Leitzarango bailarak oparoak dira megalitoen ondarearen ikuspegitik; hain zuzen, Leitza, Goizueta, Arano, Berastegi, Elduain, Amasa-Villabona, Andoain eta Urnietako herri lurretan, 140 megalito (mairubaratza, trikuharri, tumulo, zista eta cromlech edo harrespil) baino gehiago identifikatu dira.
Ahots sakoneko abeslaria
Ahots sakon-barnekoiko Euskal Herriko azken koblakaritzat jo izan da Gartxot. Bi disko argitaratu zituen, Zazpi haizetara (2003) eta Mahatsetik sagarrera (2008). Bere emanaldietan, Mikel Laboa, Xabier Lete, Antton Valverde, Benito Lertxundi eta beste zenbait ahotsen bertsioak ere abesten zituen. Kalean jotzea zuen gogoko, eta Donostiako Alde zaharrean maiz topa zitekeen.
Bere emanaldietako bat, Gasteizko Goiuri jauregian 2020/09/09an eman zuena, ikusgai, hemen.

