Txapelketa 17:00etan hasiko da, Plazido Muxika plazan, eguraldi txarra eginez gero, Egapen egingo litzateke. Joko sistemari dagokionez, 7 txandetako Suitzarra izango da, 5’+3’’ partidetara. Parte hartzaile bakoitzak zazpi partida jokatuko ditu, emaitza edozein dela ere.
Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, eta gehienez 60 jokalari aritu ahal izango dira. Plazak izena eman ahala esleituko dira.
Izena emateko esteka:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdRk2GXcrvObplHREIgnPlCcXAMD28GNa6NxERjl3aG_EYmRA/viewform