Irailaren 19an, goizeko 08:00etan, Manttaleko kideek Aurora auzoz auzo ekimena egingo dute, akordeoia lagun, kantuan ariko dira kalez kale. Arratsaldean, berriz, Astigarragako xake elkarteak antolatutako xake txapelketa izango da, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Plazido Muxika plazan.
Irailaren 20an, Extremadurako Jardunaldiak ospatuko dira San Joan plazan goizeko 10:00etatik aurrera, eta 13:00etan, Donostiako Virgen de Guadalupe koru eta dantza taldekoek emanaldia eskainiko dute.